<html>

<header>

<title>Deutsche &Uuml;bersetzung der GNU General Public 
License</title>
</header>

<body bgcolor="FFFFFF">
<p><em>Hau, <a href="gpl-license.html">GNU General Public 
License</a>aren euskararen itzulpena da. Itzulpena hau lagungarria 
delakoan banatzen da baina ez da ofiziala ezta legalki onartutako 
itzulpena.</p>

<p>Free Software Foundation ez da honen argitaratzailea eta ez du 
 benetazko GNU General License-aren ordezko legalatzat onartu.</p>
 
 <p>Free Software Foundation-ek aholkatzen dizu zure programaren 
banaketa ofizialen baldintzetako itzulpen hau ez erabiltzeko; hori 
egin ordez erabili mesedez ingelesezko bertsioa, Free Software 
Foundation-ek argitaratua dena.</p></em>

<p><em>This is a translation of the GNU 
General Public License into  German. This translation is distributed 
in the hope that it will  facilitate understanding, but it is not an 
official or legally  approved translation.</p>

  <p>The Free Software Foundation is not the publisher of this 
translation  and has not approved it as a legal substitute for the 
authentic GNU  General Public License. The translation has not been 
reviewed  carefully by lawyers, and therefore the translator cannot be 
sure that  it exactly represents the legal meaning of the GNU General 
Public  License. If you wish to be sure whether your planned 
activities are  permitted by the GNU General Public License, please 
refer to the  authentic English version.</p>

  <p>The Free Software Foundation strongly urges you not to use this
  translation as the official distribution terms for your programs;
  instead, please use the authentic English version published by the
  Free Software Foundation.</p></em>

  <hr>
<center>
<h1>GNU Lizentzia Publiko Orokorra</h1>
</center>
<p>
2 bertsioa, 1991ko ekaina Copyright (C) 1989, 1991 Free Software 
Foundation,Inc. 59 Temple Place - Suite 330, Boston, MA 02111-1307, 
USA.<br>
Edonork egin eta bana ditzake lizentzia-dokumentu honen kopia 
literalak,baina debekatuta dago dokumentuan aldaketak egitea.
</p>

 <h2>Aitzinsolasa</h2>
<p>Softwarea konpartitzeko eta aldatzeko askatasuna 
kentzeko diseinatuta daude software-lizentzia gehienak. 
Aitzitik, software librea konpartitu eta aldatzeko 
duzun askatasuna bermatzea da GNU Lizentzia Publiko 
Orokorraren xedea, hau da, softwarea erabiltzaile 
guztientzat librea izango dela ziurtatzea. Lizentzia 
Publiko Orokor hau Free Software Foundation-en software 
gehienari aplikatzen zaio, eta baita beste edozein 
programari ere, egileek hala aginduz gero (Free 
Software Foundation-en beste zenbait softwareri GNU 
Liburutegien Lizentzia Publiko Orokorra aplikatzen zaio 
horren ordez). Zure programei ere aplika diezaiekezu.
</p><p>
Software libreaz hitz egiten dugunean, askatasunari 
buruz ari gara, eta ez prezioari buruz. Gure Lizentzia 
Publiko Orokorren xedea da software librearen kopiak 
banatzeko (eta nahi izanez gero, zerbitzu horrengatik 
kobratzeko) askatasuna duzula ziurtatzea, 
iturburu-kodea jasoko duzula edo nahi izanez gero 
hartzeko aukera duzula bermatzea, softwarea aldatzeko 
edo software-zatiak beste programa libre berri 
batzuetan erabiltzeko eskubidea duzula segurtatzea, eta 
gauza horiek egin ditzakezula jakinaraztea.
</p><p>
Zure eskubideak babesteko, norbaitek zuri eskubide 
hauek ukatzea edo eskubide horiei uko eginaraztea 
debekatzeko eta eragozteko mugak jarri behar ditugu. 
Mugaketa horien ondorioz, softwarea aldatu edo kopiak 
banatzen badituzu, zenbait erantzukizun hartuko dituzu 
zure gain.
</p><p>
Adibidez, horrelako programa baten kopiak banatzen 
badituzu, bai doan eta bai kuota baten truke, zuk 
dituzun eskubide guztiak eman behar dizkiezu 
hartzaileei. Beraiek ere iturburu-kodea jasotzen dutela 
edo jaso dezaketela ziurtatu behar duzu. Eta baldintza 
hauek erakutsi behar dizkiezu, zein eskubide dituzten 
jakin dezaten.
</p><p>
Bi urrats hauekin babesten ditugu zure eskubideak: (1) 
softwarearen egile-eskubideak erregistratuz, eta (2) 
softwarea kopiatzeko, banatzeko edota aldatzeko legezko 
baimena ematen dizun lizentzia eskainiz.
</p><p>
Horrez gainera, egile oro eta geure burua babestearren, 
ziurtatu nahi dugu jende guztiak ulertzen duela 
software libre honek ez duela inolako bermerik. 
Norbaitek softwarea aldatu eta beste bati pasatzen 
badio, hartzaileak, berak jaso duena ez dela 
jatorrizkoa jakitea nahi dugu, besteen eraginez sortzen 
diren arazoek kalterik egin ez diezaioten 
jatorrizkoaren egilearen ospe edo izen onari.
</p><p>
Azkenik, aipatu beharrekoa da software-patenteek 
etengabe mehatxu egiten diotela edozein programa 
libreri. Programa libre baten birbanatzaileek banaka 
patente-lizentziak eskuratu eta ondorioz programaren 
jabe egitearen arriskua ekidin nahi dugu. Hori gerta ez 
dadin, argi utzi dugu patente guztiek edonork 
askatasunez erabiltzeko lizentzia izan behar dutela edo 
bestela, inongo lizentziarik ez.
</p><p>
Softwarea kopiatzeko, banatzeko eta aldatzeko baldintza 
zehatzak dituzu jarraian:
</p>
<h2>
 Kopiatzeko, banatzeko eta aldatzeko baldintzak</h2>
<p>
 <b>0.</b> Lizentzia Publiko Orokor honen baldintzen pean bana 
daitekeela adierazten duen oharra jarri baldin badio 
egile-eskubideen jabeak, programa edo lan horri 
lizentzia hau aplikatuko zaio. Behean aipatzen den 
"Programa" hitzak horrelako edozein programa edo lani 
egiten dio erreferentzia, eta "programan oinarritutako 
lana"rekin egile eskubideen legearen baitan egindako 
Programa edo edozein lan eratorri adierazi nahi da: hau 
da, Programa bera edo Programaren zati bat daukan lana, 
bai kopia literala, bai aldaketak dituen kopia eta bai 
beste hizkuntza batera itzulitakoa ere. (Aurrerantzean 
itzulpena "aldaketa" terminoaren baitan sartuko da 
inongo mugarik gabe). Lizentzia guztiak "zuri" 
zuzenduta daude.
</p><p>
Lizentzia honi dagozkion jarduera bakarrak kopiatzea, 
banatzea eta aldatzea dira; bestelako jarduerak 
lizentzia honen esparrutik kanpo daude. Programa 
exekutatzea ez dago mugatuta, eta Programaren emaitza 
estaltzen da edukia Programan oinarritutako lana bada 
soilik (Programa exekutatuz egina izan edo ez). Egia 
den edo ez, programak egiten duenaren araberakoa da.
</p><p>
<b>1.</b> Programaren iturburu-kodea jaso bezala literalki 
kopia eta bana dezakezu, edozein euskarritan, baldin 
eta behar bezala eta ikusteko moduan jartzen badiozu 
kopia bakoitzari egile-eskubideen oharra eta bermerik 
ez duela dioen oharra; Lizentziari eta bermerik ezari 
dagozkion ohar guztiak oso-osorik mantentzen badituzu; 
eta Programaren hartzaile guztiei Lizentziaren kopia 
ematen badiezu Programarekin batera.
</p><p>
Kuota kobra dezakezu kopia ematearen ekintza 
fisikoagatik, eta zure esku dago garantia-babesa ematea 
kuota baten truke.
</p><p>
<b>2.</b> Programaren kopia edo kopiak edo zati bat alda 
ditzakezu, ondorioz Programan oinarritutako lana 
osatuz, eta aldaketa horiek edo lana goian dagoen 1. 
ataleko baldintzak betez kopia edo bana ditzakezu, 
baina, betiere, beste baldintza hauek guztiak ere 
betetzen badituzu:
</p>
<li>
 <b>a)</b> Aldatu dituzun fitxategiei ohar nabarmenak jarri 
  behar dizkiezu, eta ohar horietan fitxategiak aldatu 
  dituzula adierazi behar duzu eta baita aldaketen data ere.
</li>
<li>
<b>b)</b> Programatik edo haren zati batetik eratorritako 
  lana, edo hura osoki edo haren zatiren bat biltzen 
  duen lana banatzen edo argitaratzen baduzu, osoki 
  lizentziatu behar duzu hirugarrenentzako inongo 
  kargurik gabe eta lizentzia honen baldintzen pean.
</li>
<li>
<b>c)</b> Aldatutako programa horrek exekutatutakoan 
  komandoak interaktiboki irakurtzen baditu, halako 
  erabilera interaktiboetan modu normalean erabiltzean 
  iragarki bat inprimatu edo erakustera behartu behar 
  duzu. Iragarki horrek dagokion egile-eskubideen 
  oharra eta bermerik ezarena (edo bestela, zuk bermea 
  ematen diozula dioena) izan behar ditu eta horrez 
  gain adierazi behar du erabiltzaileek programa 
  birbana dezaketela baldintza hauen pean; gainera, 
  horrekin guztiarekin batera, Lizentzia honen kopia 
  nola ikus dezaketen adierazi behar diezu. 
  (Salbuespena: Programa bera interaktiboa izan arren 
  normalean ez badu halako iragarkirik inprimatzen, 
  Programan oinarritutako zure lanak ez dute 
  iragarkirik inprimatu beharrik).
</li>
</p><p>
Aldatua izan den lanari bere osotasunean hartuta 
aplikatuko zaizkio bete behar horiek. Lan horren atal 
identifikagarriak ez badira Programatik era 
torritakoak, eta ondorioz lan independente eta 
bereizitzat har baldin ba daitezke, orduan Lizentzia 
eta haren baldintzak ez zaizkie aplikatuko atal horiei 
lan independente gisa banatzerakoan. Baina atal horiek 
Programan oinarritutako lan oso baten zati bezala 
banatzen badituzu, lan oso horren banaketa Lizentzia 
honen baldintzak betez egin behar da, eta lizentzia 
honek beste lizentziadun batzuentzako dituen baimenek 
osoa hartzen dute, eta beraz, zati bakoitza eta zati 
guztiak, nork idatzi dituen kontuan hartu gabe.
</p><p>
Honela, beraz, atal honen xedea ez da zuk osoki 
idatzitako lanaren eskubideak eskatu edo exijitzea, 
baizik eta Programan oinarritutako lan eratorrien edo 
talde-lanen banaketa kontrolatzeko eskubidea baliatzea.
</p><p>
Horrez gainera, Programari (edo programan oinarritutako 
lan bati) Programan oinarritu gabeko beste lan bat 
gehitzen bazaio biltegi-bolumen batean edo banaketarako 
euskarri batean, gehitze hutsarengatik beste lan hori 
ez da sartuko Lizentzia honen esparruan.

</p><p>
<b>3.</b> Programa kopia edo bana dezakezu (edo Programan 
oinarritutako lana, 2. Atalean azaltzen den bezala) 
objektu-kodean edo forma exekutagarrian 1. eta 2. 
Ataletako baldintzei jarraiki, baldin eta honako 
hauetako bat ere egiten baduzu:
</p>
<li>
<b>a)</b> Makina bidez irakurtzeko moduko iturburu-kode 
  osoarekin batera banatu goiko 1. eta 2. Ataletan 
  biltzen diren baldintzak betez softwarea trukatzeko 
  erabiltzen den euskarrian; edo,
</li>
<li>
<b>b)</b> Gutxienez hiru urterako balio duen eskaintza 
  idatziarekin batera banatu, hirugarrenei eskainiz 
  makina bidez irakurtzeko moduko iturburu-kode osoa, 
  iturburu-banaketa egitea fisikoki kostatu zaizuna 
  baino gehiago kobratu gabe, 1. eta 2. Ataletan 
  biltzen diren baldintzak betez softwarea trukatzeko 
  erabiltzen den euskarrian, edo,
</li>
<lI>
<b>c)</b> Dagokion iturburu-kodea banatzeko eskaintzari 
  buruz jaso duzun informaziorekin batera banatu 
  (Aukera hau merkataritzara zuzendu gabeko banaketetan 
  soilik onartzen da, eta programa objektu-kodean edo 
  forma exekutagarrian halako eskaintza batekin 
  jasotako kasuetan bakarrik, goian dagoen b 
  Azpiatalarekin bat etorriz).
</li>
<p>
 Lan baten iturburu-kodea da lanari aldaketak egiteko 
modurik egokiena. Lan exekutagarri baten iturburu-kode 
osoa zera da: bere modulu guztien iturburu-kodea, lan 
horri lotutako edozein interfazeren 
definizio-fitxategiak eta exekutagarrien konpilazioa 
eta instalazioa kontrolatzeko erabiltzen diren 
script-ak. Nolanahi ere, aparteko salbuespen gisa, 
banatzen den iturburu-kodeak ez dauka eman beharrik 
exekutatzeko erabiltzen den sistema eragilearen osagai 
nagusiekin (konpiladorea, nukleoa, eta abar) banatu ohi 
den guztia (iturburu nahiz bitar moduan), baldin eta 
osagaia bera ez bada exekutagarriarekin batera banatzen.
</p><p>
Exekutagarri edo objektu-kodeen banaketa xede 
horretarako zehaztutako leku batetik kopiatzeko 
sarbidea eskainiz egiten bada, orduan, leku beretik 
iturburu-kodea kopiatzeko sarbide baliokidea 
eskaintzea, iturburu-banaketa gisa hartzen da, nahiz 
eta hirugarren alderdiak ez dauden behartuta 
objektu-kodearekin batera iturburua kopiatzera.
</p><p>
<b>4.</b> Lizentzia honen baitan espresuki adierazitakoa bete 
gabe ezin da Programa kopiatu, aldatu, azpilizentziatu 
edo banatu. Beste era batean Programa kopiatu, aldatu, 
azpilizentziatu edo banatzeko saio oro deuseza izango 
da, eta Lizentzia honen baitan dauzkazun eskubideak 
automatikoki kendu egingo zaizkizu. Dena den, Lizentzia 
honen baitan zuregandik kopiak edo eskubideak jaso 
dituztenei ez zaizkie lizentziak kenduko, baldintzak 
betetzen dituzten bitartean.
</p><p>
<b>5.</b> Lizentzia hau sinatu ez duzunez, ez daukazu onartu 
beharrik. Nolanahi ere, beste ezerk ez dizu emango 
Programa edo programatik eratorritako lanak aldatzeko 
edo banatzeko baimena. Ekintza horiek legez debekatuta 
daude Lizentzia hau onartu ezean. Ondorioz, Programa 
(edo Programan oinarritutako edozein lan) aldatu edo 
kopiatzen baduzu, Lizentzia hau onartzen duzula 
adierazten duzu, eta berarekin batera, Programa edo 
Programan oinarritutako lanak kopiatzeko, banatzeko eta 
aldatzeko baldintza guztiak.
</p><p>
<b>6.</b> Programa (edo Programan oinarritutako edozein lan) 
birbanatzen duzunean, hartzaileak automatikoki jasotzen 
du jatorrizko lizentza-emailearengandik Programa 
kopiatu, banatu edo aldatzeko lizentzia, baldintza 
hauek ezartzen dituena. Hemen ematen diren eskubideei 
dagokienez, ezin diozu bestelako murriztapenik ezarri 
hartzaileari. Ez da zure ardura hirugarrenei Lizentzia 
hau betearaztea.
</p><p>
<b>7.</b> Epaitegi-ebazpen baten ondorioz edo 
patente-eskubidea urratu dela dioen salaketa baten 
ondorioz, edo beste edozein arrazoirengatik (ez 
bakarrik patente gaiei dagokiena) Lizentzia honen 
baldintzekin bat ez datozen baldintzak ezartzen 
bazaizkizu, ez zaituzte Lizentzia honen baldintzak bete 
beharretik libratuko. Ezinezkoa bazaizu Lizentzia 
honetako baldintzak eta dagozkion beste betebehar 
batzuk betez banatzea, ezingo duzu Programa inola ere 
banatu. Adibidez, patente-lizentzia batek ez balu 
onartuko zure bitartez zuzenean edo zeharka kopiak 
jasotzen dituztenek Programa royalty-rik gabe 
birbanatzea, orduan, bai patentea eta bai Lizentzia hau 
betetzeko modu bakarra Programa ez banatzea litzateke.
</p><p>
Atal honen zatiren bat baliogabea edo bete ezina bada 
egoera bereziren batean, atalaren gainerako guztia 
aplikatu beharko da, eta atala bere osotasunean 
aplikatu beharko da beste egoeretan.
</p><p>
Ez da atal honen xedea patenteak edo jabetza-eskubideen 
eskakizunak ez betetzera bultzatzea edo halako 
eskakizunen baliozkotasuna ukatzea. Atal honen xede 
bakarra software librearen banaketa-sistemaren 
zuzentasuna babestea da; izan ere, lizentzia publikoen 
bidez bideratzen baita. Sistema horren baitan 
banatutako software ugariari ekarpen oparoa egin dio 
jende askok, sistema modu iraunkorrean aplikatuko 
delakoan. Egilearen/emailearen esku dago erabakitzea 
beste sistemaren baten bidez banatu nahi duen edo ez 
eta lizentziadun batek ezin du halako erabakirik inposatu.
</p><p>
Atal honen xedea da argi eta garbi uztea Lizentzia 
honen gainerako zatiaren ondoriotzat jotzen dena.
</p><p>
<b>8.</b> Zenbait herrialdetan Programaren banaketa edo/eta 
erabilera mugatzen baldin badute patenteen edo 
copyright-dun interfazeen bidez, jatorrizko copyright-a 
duenak banaketa geografikoki mugatu ahal izango du 
herrialde horiek kanpoan uzteko, era horretan baztertu 
gabeko herrialdeetan edo herrialdeen artean soilik egin 
ahal izan dadin banaketa. Halako kasuetan, mugaketa 
hori Lizentzia honetan sartuta geratuko da, 
Lizentziaren gorputzean idatzita egongo balitz bezala.
</p><p>
<b>9.</b> Free Software Foundation-ek noizean behin Lizentzia 
Publiko Orokorraren bertsio berrikusiak edo berriak 
argitara ditzake. Bertsio berri horiek egungoaren 
antzekoak izango dira espirituz, baina arazo edo kezka 
berriei aurre egin beharko dienez, litekeena da 
zehatz-mehatz bat ez etortzea.
</p><p>
Bertsio bakoitzak bertsio-zenbaki desberdindua dauka. 
Programak Lizentzia honen bertsio-zenbaki bat zehazten 
badu bai berari eta bai geroagoko "beste edozein 
bertsiori" aplikatzen zaiona, aukera duzu bertsio 
horren edo Free Software Foundation-ek geroago 
argitaratutako beste bertsioren baten baldintzak 
betetzeko. Programak ez badu Lizentzia honen 
bertsio-zenbakirik zehazten, Free Software 
Foundation-ek argitaratutako bertsioetako edozein 
aukera dezakezu.
</p><p>
<b>10.</b> Banaketa-baldintza desberdinak dituzten beste 
programa libre batzuetan sartu nahi badituzu 
Programaren zatiak, idatz iezaiozu egileari baimena 
eskatzeko. Free Software Foundation-en esku baldin 
badaude jabetza intelektualeko eskubideak, idatz ezazu 
Free Software Foundation-era, batzuetan salbuespenak 
egiten baititugu halakoetan. Gure erabakia bi helburu 
hauen araberakoa izango da: gure software libretik 
eratorritako lan guztien egoera librea mantentzea eta 
oro har softwarea konpartitua eta berrerabilia izan 
dadin sustatzea.
</p>
<h3>
 BERMERIK EZ</h3>
<p>
 <b>11.</b> PROGRAMAREN LIZENTZIA DOAN EMATEN DENEZ, PROGRAMAK 
EZ DU BERMERIK, LEGE APLIKAGARRIAK ONARTZEN DUEN 
NEURRIAN. AURKAKORIK ADIERAZTEN EZ DEN KASUETAN, 
JABETZA INTELEKTUALEKO ESKUBIDEA DUTENEK ETA/EDO BESTE 
ALDERDI BATZUEK PROGRAMA "DAGOEN-DAGOENEAN" EMATEN DUTE 
INOLAKO BERMERIK GABE, EZ ESPRESUKI ADIERAZITAKORIK ETA 
EZ INPLIZITURIK, BARNE HARTUZ, BAINA HORRETARA MUGATU 
GABE, KOMERTZIALIZAGARRITASUNAREN EDO XEDE JAKIN 
BATERAKO EGOKITASUNAREN BERMEA. PROGRAMAREN KALITATEARI 
ETA ERRENDIMENDUARI DAGOKIONEZ, ZURE GAIN DAGO ARRISKU 
GUZTIA. PROGRAMAK AKATSIK IZANGO BALU, KONPONTZEKO EDO 
ZUZENTZEKO BEHARREZKO ZERBITZU GUZTIEN KOSTUA ZURE GAIN 
HARTU BEHARKO DUZU.
</p><p>
<b>12.</b> EZ BADA LEGE APLIKAGARRIAK EDO IDATZIZ JASOTAKO 
BORONDATEZKO AKORDIOAK HALA ESKATZEN DUELAKO, JABETZA 
INTELEKTUALEKO ESKUBIDEDUNARI EDO GOIAN BAIMENTZEN DEN 
BEZALA PROGRAMA BIRBANATU EDO BERTAN ALDAKETAK EGIN 
DITZAKEEN BESTE ALDERDI BATI EZINGO DIOZU 
ERANTZUKIZUNIK ESKATU KALTEENGATIK, EZTA PROGRAMAREN 
ERABILERA EDO ERABILTZEKO EZGAITASUNAREN ONDORIOZ SOR 
LITEZKEEN EDOZEIN ERATAKO KALTE OROKOR, BEREZI, 
GEHIGARRI EDO ONDORIOZKOAK IZANDA ERE (BESTEAK BESTE, 
DATUAK GALTZEA EDO HONDATZEA, EDO ZUK EDO BESTE 
NORBAITEK JASANDAKO GALERAK, EDO BESTE PROGRAMEKIN LAN 
EGITEKO PROGRAMAREN HUTS EGITEREN BAT), NAHIZ ETA 
ESKUBIDEDUNARI EDO BESTE NORBAIT HORRI KALTEAK IZAN 
LITEZKEELA AURRETIK ABISATU IZAN.
</p>
<h3> BALDINTZEN AMAIERA</h3>

</body>

</html>